Duela mende erdiko artisautza eta gastronomia ekarri dute Hernanira, egunotan. Azoka berezia jarri dute Plazan, 60 eta 70eko hamarkadetan girotuta, eta mota guztietako produktuak dauzkate salgai: jantziak, pitxiak, gaztak, jolasak, pastak, sukaldeko tresnak...
Atzo goizean ireki zuten, eta bihar arte izango da aukera, postuak ikusi eta produktuak erosteko: goizeko 11:00etatik 15:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00etara.