Aurreko asteburuan izan zuen zita nagusia Dantzari Festak, baina astean zehar ere ikusgai egon da euskal jantzien erakusketa, eta gaur emango diote bukaera festari: erromeria izango da Plaza Berrin, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Jeiki Hadi taldearekin.