Gure herriko jendeak gurekin kolaboratzeko denbora eta ilusioa duela jakiteak poztasun eta segurtasun handia ematen digu, hemen egiten ari garen lana egiten jarraitzeko.
Umezurtzena Wrukoko sektore garrantzitsuenetariko bat da guretzat eta hori da gutako asko egiten ari garen saiakeraren arrazoia. Hemen gaudenok eta hor zaudetenok ahalegin ugari egiten ditugu hemen dauden umeei bizitzak eman ez diena edo kendu diena itzuli nahian; askok horretara dedikatzen dugu gure irudimena eta maitasuna.
Beste alde batetik begiratuz gero, guk ume hauen alde egiten dugun guztiari, askok gorrotoz betetako kritikak egiten dizkiote. Zoritxarrez, azken hauentzako oraindik edozein onura ekonomiko, munduan hain gaizki dauden ume guztien gainetik dago. Askok gurentzat oinarrizkoak diren arroza, artoa eta beste hainbat produkturekin espekulatzen dute Burtsan. Ankerkeri hutsa.
Ziurtatu dezaket hemen gurekin dauden umeek zuen seme-alabek dutena ere merezi dutela: bizitzeko indarra erakusten dute. Pozik bizi diren umeak dira, askotan plastikozko zakarrontzi bat nahikoa izaten dute tamtam bat egin eta erritmoz betetako mugimenduekin kantatzen hasteko. Askotan honetan jartzen duten kontzentrazioa ia meditazioa bihurtzen da.
Umeek eskolara joateko ilusioa dute. Gaur hasi dira oinarrizko hezkuntzakoak, urte batetik lau urtera bitartekoak. Bakoitzak bi bir balio duten 6 koaderno behar ditu. Bostetik hamar urte bitartekoek berriz, hamar koaderno eman behar dituzte eta bakoitzak 3,8 bir balio ditu. Txikiek behar dituzten 6 koadernoak euro bat ere ez dute balio. Umeek behar dituzten 10 koadernoak berriz 2,75 euro eskas besterik ez dute balio. Honi boligrafo bat ere gehitu behar zaio. Penagarria da umeen amek, bir gutxi horiek balio dituzten koadernoak edota eskolako izen ematea ordaindu ahal ez izatea. Eta are gehiago, horren ondorioz ume horiek eskolara joan gabe geratzea.
Janariarekin ere antzeko astakeri bat ari da gertatzen. Ez dira asko sabela betetzea lortzen dutenak. Hala ere, nahiz eta beti gosez egon, ez dute inoiz jarrera ona galtzen; gainera, duintasunez onartzen dute. Behin baino gehiagotan joan izan nahiz lagunekin hemengo familia baten etxera, eta bertan anai edo arreba zaharrena gari aleak txigortzen ari zen askotan. Bertan, familiako anai handienetik hasita txikienera guk txigortu berri zituzten gari aleak probatu zain zeuden. Beraz, ez onartzea beti kosta izan zaigu, nahiz eta jakin hori beraien afaria izango zela. Gainera, txigortutako gari ale gehienak anai txikienarentzako zirela ikusteak beraienganako dugun mirespena handitu egiten du. Zin egiten dizuet sekula ez zaretela damutuko ume hauen alde egiten edo egingo duzuen gauza guztiengatik.
Jainkoak bedeinka zaitzatela.
Eskerrik asko.
Angel Olaran Esnal
Wrukon Misiolari
2008-09-16
(*Erredakzioan euskeratua)