Udaberri Festa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Oihal puskaz beteko da Ave Maria parkea bihar, bigarren Udaberri Festan. Iaz giza katea egin bazuten, oihal kate moduko bat egingo dute aurten: bakoitzak apaindu­tako oihal puskak elkartu, oihal erraldoi bat osatu, eta kalejira ere egingo dute 12:30etan.
Baina beste ekintza ugari ere antolatu ditu Hernaniko Gure Esku Dagok, biharko festarako. Zazpi gune ezber­din izango dira, eta ekintza ugari, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00etara.

Hautestontzia eraikiko dute
Guneak zabaltzeko, nazioar­teko pintxopotea egingo dute 11:00etan. Ondoren, kirol jardu­erak izango dira, eta 12:30etan egingo dute ekitaldi nagusia: oihal kalejira, hau­testontzia eraikitzea, eta Eskuetan flash moba.
Picnic herrikoi musikatua ere izango da, bakoitzak era­mandakoarekin, 13:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!