Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia egingo dute bihar, goizeko 08:00etan abiatuta, Astigarragatik Usurbilera. Toki ezberdinak ezagutuko dituzte bidean: Astigarragan, Sagardoetxea, udaletxea, Markesaren Jauregia eta Ergobiko zubia; Hernanin, Urumea bailara, hirigune historikoa eta Santa Barbara; eta Usurbilen, Kalezar, dema plaza eta Sariaundi baserria.
Erakusketa, Usurbilen
Ibilaldia bukatzean, gainera, Sagardogintza gure baserrietan erakusketa izango dute ikusgai, Usurbilgo kultur etxean. Eta bazkaria ere egingo dute, baina aurrez apuntatu behar zen.