Extremadura ezagutzeko aukera, bere osotasunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

23garrenez ospatuko dituz­te Extremadurako Jardunal­diak Hernanin, asteburu honetan. Azken urteetako ildotik, ekintza ezberdinak antolatu dituzte, Extrema­dura bere osotasunean ekar­tzeko herrira.
Gaur arratsaldean eman­go diete hasiera jardunal­di­ei, zenbait bideoren emanal­diarekin. 19:30etan hasiko dira Biterin, eta horietan erakutsiko dituzte Extrema­durako paisajeak, bailarak, hiriak...

Gastronomia eta folklorea elkartuta, bihar
Atsegindegin jarri dute zita bihar, 10:00etatik aurrera. Postuak jarriko dituzte, ber­tako gastronomiarekin eta informazio turistikoarekin. Pintxoak eta ardoa ere izango dira aukeran.
Egun osoan egongo dira bertan, eta ondo girotuta, gainera. Musikak ez du etenik izango, Extrema­du­rako jotekin eta kantu tipikoekin, eta dantza ere ez da faltako: bi emanaldi eskainiko ditu Virgen de Guadalupe talde folklori­koak. 13:00etan izango da aurrenekoa, eta 18:00etan bigarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!