Aurreko asteburuan Euskadiko Batel Txapelketan hirugarren postua lortu zuten neska jubenilek, eta asteburu honetan Galizian izango dira, Moañan, Espainiako LXXII. Batel Txapelketan parte hartzeko. Bost arraunlarik eta patroi batek osatuko dute batela, eta beste 8 batelen aurka arituko dira lehian, gaur 17:00etan eta bihar 10:00etan: Robaleira, Vila de Cangas, Cabo de Cruz, Chapela, Astillero, Colindres, Orio eta Tolosaldea. Maila guztiak kontuan hartuta, guztira, estatuko 68 ontzik hartuko dute parte txapelketan.
Mutilak, Trainerilla Ligan
Mutil jubenilek, berriz, bukatu dute batel denboraldia, eta Gipuzkoako Trainerilla Ligari emango diote hasiera asteburu honetan. Gaur jokatuko dute aurreneko estropada, goizeko 11:00etan hasita, Loiolan.
Lehengo urtean klubeko jubenil eta senior mailako neskek hartu zuten parte liga honetan.