13 laguneko lantaldea, Ereñotzu Ekinezek

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak zehaztu du aurkeztuko duen hautagai zerrenda, maiatzaren 24ko Auzo Udaleko hauteskundeetarako.
Hautagai zerrenda hori, Olak Auzo Elkarteak deitutako partehartze prozesuaren on­do­rio izan da. Otsailaren 15ean, auzotarrek aukera izan zuten beraiek nahi zuten 5 izen proposatzeko. Horretara­ko, auzo elkarteak hautestontzi bat jarri zuen auzo etxean. Guztira, 150 auzotar inguruk egin zuten beraien proposamena.

13 laguneko lantaldea
Proposamen guztiak bildu ondoren, 15 proposatuenek zenbait bilera egin dituzte lantaldea osatzeko, eta horietatik, 13 laguneko lantaldea osatu da. Beraz, lantalde hau izango da Olak Auzo Elkartearen izenean, Ereñotzu Ekinez plataformaren bidez, datozen 4 urteetan Auzo Udalean lanean ariko dena, hauteskundeetan aukeratua izaten bada.

Auzo alkatea, 4 juntakide eta 8 taldekide
Ofizialki, Ereñotzuko Auzo Udalari, auzo alkatea eta 4 juntakide tokatzen zaizkio. Auzo alkatea izango da ze­rren­daburua eta hauteskundeetan aukeratuko den hautagaia. Hain zuzen, Imanol Lizeaga izango da, egungo auzo alkatea. 4 Juntakideak ere hauteskunde emaitzen arabera aukera­tzen dira. Hori horrela, auzo alkatearekin batera ariko diren kargudun ofizialak honakoak izango dira: Ana Santakruz, Aritz Zerain, Paki Lizeaga eta Aitzol Zerain.
Dena dela, Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak, lanean ariko den talde osoa ere publiko egiten du, nabarmendu duenez, «hau izan delako auzotarren aukeraketa. Eta ofizialki kargudun hauek izango badira ere, 13 kideko lantalde osoa ariko da lanean Auzo Udalean, datozen 4 urteetan».

Hautagai zerrenda:
- Imanol Lizeaga Urdanpilleta
- Ana Santakruz Villarrolain
- Aritz Zerain Miner
- Paki Lizeaga Agirre
- Aitzol Zerain Miner
- Amaia Miner Kanflanka
- Andoni Lizeaga Urdanpilleta
- Unai Erroizenea Gamio
- Izaskun Murua Gelbenzu
- Amaia Uria Mazizior
- Arnaitz Lasarte Santakruz
- Amaia Otxotorena Gamio
- Garikoitz Erroizenea Gamio

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!