Hernanin gaur, Ezker Hormako finalerdiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Ezker Paretako finalerdiak jokatuko dira gaur Herna­niko frontoian, arratsaldeko 16:45etan hasita.
GRAVNI Txapelketa hone­tan jokatzen ari dira hainbat hernaniar, baina zuzenean finalerako sailkatu dira batzuk. Horien artean daude, Maider Huizi, Ezker Paretako 22 urte azpiko mailan, eta Ariane Arrieta eta Amaia Irazustabarrena, Trinketeko 22 urte azpiko mailan. Partidu hauek datorren asteburuan jokatuko dira, Bizkaia pelotalekuan.
Bestalde, bihar, Trinke­te­ko finalerdietan ariko da Ariane Arrieta, senior mai­lan, eta Amaia Araiztegi, berriz, jubeniletan.

Udaberri Txapelketan ere, aurrera
Era berean, hernaniarrak Udaberri Txapelketan ere murgilduta dabiltza, buru-belarri. Gaur goizeko 09:00etan Intxurreren aurka jokatuko du Hernanik, etxean, eta bihar, 11:00etan Su Berriren kontra, Anoetako Alkartasuna frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!