9 kilometro lasterka, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 18a, 02:00

Aurten ere, krosa anto­latu dute Goizuetan. Maia­tzaren 2an izanen da, goizeko 11:00etan hasita. Ohi bezala, lasterketa nagusian, 3 kilometroko zirkuitu gorabeheratsu bati hiru itzuli eman beharko dizkiote, 9 kilometro osatuz. 16 urte beteta duen edozeinek hartu dezake parte.
Aurretik, txikien txanda izanen da. Lehe­nengo, benjaminak (10 urte artekoak) aterako dira, 10:30etan. Herrian zehar 800 metro inguru egin beharko dituz­te lasterka. Ondoren, 10:45etan, alebin, infantil eta kadeteek (11-15 urte artekoak) hartuko dute parte. 1.800 metroko ibilbidea izanen da, Goizue­tako bidegorritik. 

Izena emateko epea, zabalik
Parte hartu nahi dutenentzat, izen-ematea irekita dago interneten: www.herrikrossa.com. Maiatzaren 1a izanen da azken eguna. Dena dela, egunean bertan ere izanen da aukera, Umore Ona elkartean. Nagusien lasterketako prezioak: orokorra, 10 euro; goizuetarrek, 8 euro; eta egunean bertan, 15 euro. Txikien lasterketa doakoa izanen da. Dortsalak egunean bertan jaso beharko dira 10:00etatik aurrera.

Sariak hiru azkarrenentzat eta goizuetarrentzat
Sariak izanen dira lehenengo hi­ru emakumeentzat eta hiru gizo­nezkoentzat. Herriko lehenengo emakume eta gizonarentzat ere izanen dira sariak. 
Horrez gain, lasterketan parte hartzen duen eta dortsalaren bila doazen lehen 60 korrikalariri kamiseta bana oparituko diote. Eta opariak ere zozketatuko dira.
Krosa, Umore Ona Elkarte­ak antolatzen du, Gazte Asan­blada, Gurasoak, Eskola eta Udalaren laguntzarekin.

Eskaintza berezia, Zubimuxun
Zubimuxu aterpean eskain­tza berezia ere prestatu dute, bezperatik gerturatzeko Goi­zue­ta­ra: Afa­ria+gaua+gosa­­ria+kro­sa=40 euro. Informa­zio gehiagorako: 663 858 502.

Txino auzoko festak ere bai
Krosaz gain, egun horretan bertan Txino auzoko festak izanen dira eta girorik ez da faltako Goizuetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!