Elkartrukeko kontzertua eskainiko dute gaur Astigarragako Aiztondo abesbatzak eta Coralina de Santa Cruz abesbatza asturiarrak. Iluntzeko 20:00etan izango da, Andre Maria elizan.
13 abesti, denera
Aiztondo abesbatzak abestuko du lehenengo. Honako sei kanta eskainiko dituzte: Ama (Aita Donostia), Adios ene maitia (J. Bello-Portu), Grândola Vila Morena (J. Afonso / F. Lopes-Graça), Peregrina (Palmerín / Jaramillo), Itasoa (Aita Donostia) eta Alfonsina y el mar (A. Ramírez / H. de la Vega).
Ondoren, asturiarren txanda izango da. Zazpi abesti kantatuko dituzte: Ay linda amiga (anonimoa, XVI. mendekoa), No tardes Tom (espirituala- Stephen C. Foster), Ay aguita de mi tierra (Chileko tradizionala), La playa del querer (habanera), Molo Molondron (asturiarra, popularra), La molinera (asturiarra, Fernando Menéndez Viejorena) eta Foliada de Canedo (galiziarra, popularra).
Ekainean, astigartarrak Asturiasera, Llanerara joango dira kontzertua ematera.