Iker Salaberriak Josetxo Ezkurra Memorialeko finalerdia irabazi zuen lehengo asteburuan. 18-3 nagusitu zitzaion Espositori. Antton Apezetxeak, berriz, final laurdenak galdu zituen 18-9. Bestalde, Aizkorbek Berria Txapelketako partidua jokatu zuen Irurtzungo taldearekin eta 22-19 galdu zuten.