Goizueta eta Aranoko sei musikari Haur Kantari Jaialdian dabiltza. Bikote bezala aurkeztu dira Janire Urdanpilleta eta Naroa Zugarramurdi goizuetarrak, baina laguntzaileak ere badituzte: Ane Apezetxea eta Aiora Apezetxea teklatuan, Oier Miranda gitarrarekin eta Unai Muñoz aranoarra, bateria jotzen. Elizondoko saioan jo zuten martxoaren 21ean, eta jaialdi nagusian parte hartzeko sailkatu dira. Maiatzaren 30ean izanen da, Tafallan.