Goizuetako krosa gaur zortzi izanen da eta izen ematea zabalik dago www.herrikrossa.com helbidean. Goizeko 11:00etan plazatik abiatuta, 9 km egin beharko dituzte parte hartzaileek. 16 urte beteta duen edozeinek hartu dezake parte. Aurretik, txikien txanda izanen da. Nagusien lasterketako prezioak: orokorra, 10 euro; goizuetarrek, 8 euro; eta egunean bertan, 15 euro. Txikien lasterketa doakoa izanen da. Dortsalak egunean bertan jaso beharko dira 10:00etatik aurrera.