Eguerdiko 12:00etan Zarautz hartuko du gaur Hernanik, kiroldegian. Aurreko astean Eibarri irabazteko puntuan izan ziren, eta azkenean 20-18 galdu bazuten ere, moralez gainezka bukatu zuten hernaniarrek. Bestalde, gaurko partiduko atsedenaldian bi ardo botila eta urdaiazpiko iberikoa zozketatuko dira.