Zaletuen animoak eskertuko dituzte bihar, etxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Mailaz jaisteko arriskua ia atzean utzi du Mundarrok, azken aldian lortutako garaipenei esker. Hala ere, oraindik ez da segurua eta biharko partidua bereziki garrantzitsua izan­go da bide horretan. Irabazi edo berdinduko balu, orduan bai izango litzateke segurua. Hori horrela, herrritarrei dei egiten diete Zarkumendegira azaltzeko eta bihar arratsaldean beste planik ez egiteko: «animoak eskertuko genituzke».
Pasaiaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Lau partiduren faltan
Biharkoa kontuan hartuta, lau partidu geratzen zaizkio Mundarrori liga bukatzeko. Moreak 12garren postuan daude 25 punturekin. Azken postuan Munibe dago 12 punturekin, beraz, emaitza txarrak lortuta ere, Mundarrok aurretik bukatuko du liga. Pasaia, ordea, azkenaurrena dago, 15 punturekin. Gaur galdu edo berdinduko balu, ezingo luke Mundarro baino hobeto bukatu liga. Bihar erabaki liteke dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!