Txino auzoko jaiak ostiral eta larunbatean ospatuko dira. Eta hasteko, bertso saio ederra eta Mus Txapelketa antolatu dituzte. Xabier Legarreta eta Julio Soto ariko dira bertsotan, 20:30etatik aurrera. Ondoren, Mus Txapelketa jokatuko da. Sariak: lehenengoak arkumea, eta bigarrenak, txuleta eta txakolina. Zubiondon izanen dira bi ekintzak.
Aurten, krosa ere bai
Egun potoloa larunbata izanen da; egun osoan ez da aspertzeko tarterik izanen. Aurten gainera, krosa ere egun berean eginen da.
Bazkaria ere izanen da eta txartelak salgai daude Amaia kafetegian.