Zeberio II eta Endika faborito, finala irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Final haundian aurrez aurre ariko dira gaur, Zeberio II eta Endika, eta Uterga eta Olazar. Azken honek irabazi izan du txapelketa honetako txapela, baina ez beste hirurek. Bosgarren edizio honetan, ordea, Zeberio II eta Endika dira faborito; aurreneko partidua galdu bazuten ere, ordutik aurrera gainontzeko guztiak irabazi baitituzte. Uterga eta Olazar, berriz, irregularragoak izan dira.
Zeberio eta Uterga aurrelari desberdinak dira, baina maila beretsukoak, eta ez da jakiten erraza zein moldatuko den hobeto. Badirudi, gaurkoan, lehia biziena atzelarien artean izango dela. Olazarrek sake ezinhobea dauka, eta Endika izugarri hazi da orain bi urte debutatu zuenetik. Akats gutxien egiten duenak irabaziko du.

Beste hiru partidu
Partiduak, ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira Galarretan, eta Sagardoaren Txapelketako finala bigarren partidua izango da. Aurretik jokatuko dute Goikoetxea V-Zalduak, Ansa II-Martirenaren kontra. Ondoren, berriz, beste bi partidu jokatuko dira: Etxeberria IV-Agirrezabala/ Ezkurra II-Barrenetxea IV, eta Segurola-Aizpuru III/Otagei-Larrañaga.

Pintxo-potea doan, frontoiko tabernan
Gaurkoan, Sagardoaren Txa­pel­ketako bosgarren edizioko finala jokatzen dela eta, pintxo potea izango da doan, Galarretako frontoiko tabernan. Sagardoaren Txa­pel­ketaren harira antolatu denez, sagardoa eskatu beharko da, noski!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!