Azken partidua, irabazi beharrekoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Euskal Ligako bigarren mailan jokatzen duten senior mutilek bihar bukatuko dute liga. Eta irabazi beharreko partidua dute, mailari eutsi ahal izateko. Izan ere, azkenaurreko postuan daude, baina puntutan berdinduta, aurreko bi taldeekin. Irabazi eta gainerako taldeen zain geratu beharko dute. Dena dela, oso partidu zaila izango dute. Cafes Aitona Askatuak, bigarren sailkatua izango dute aurrez aurre.
Partidua 12:00e­tan izango da Astigarragako kiroldegian.
Gipuzkoako ligako mutilek ere, azken partidua jokatuko dute eta hauek ere azkenaurreko postuan daude. Astigarragan jokatuko dute gaur bertan, 18:00etan.
Junior mutilak izango dira baita ere, denboraldia bukatuko dutenak. Maia­tzean zehar, Udaberri Torneo­ak bakarrik izango dira, kadeteentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!