Kontzertuak antolatu dituzte Martindegin, Oialume biltokian. Hain zuzen, Esne Beltza eta Zea Mays taldeen emanaldiak izango dira. Maiatzaren 9an (larunbata) eskainiko dituzte kontzertuak, gaueko 22:30etatik aurrera.
Sarrerak, 10 euroan
Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan. Egunean bertan ere izango da aukera, 12 euroan. Astigarragan, Ikatza tabernan erosi daitezke. Beste herri batzuetan ere jarri dituzte: Hernanin (Aker eta Goiz Argi), Donostia (Urka eta Rekalde), Urnieta (Xauxar), Andoain (Irunberri), Oiartzun (Amazkar) eta Ordizia (Urdin).
Zozketa, Kronikan
Kronikak sarrera batzuk zozketatuko ditu, irakurleen artean. Parte hartzeko, bi modu daude: bulegotik pasa eta izen-abizenak eta telefonoa eman; edo Facebookeko Urumeako Kronika orrialdeari Atsegin dut eman. Apirilaren 29an egingo da zozketa.