Antzerkia izango da gaur kultur etxean: Erdibana. Gaueko 21:30etan hasiko da. Ramon Soroiz eta Iker Galartza ariko dira aktore lanetan.
Sinopsia: Ama edadetu bat, enbolia eta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. Zaintzen duen 38 urteko semea eta 45 urteko beste bat du, kontu libreta asko, baina aurreztuta oso diru gutxi duena. Etxe baten jabe dira, baina saldu beharrean dira. Gau erdian, kontatu ezin diren sekretuak ateratzen joango dira...
Azaldu dutenez, komedia eder eta berezi honekin, algara artean pasako du antzezlan osoa ikusleak.
Sarrerak, momentuan
Sarrerak 6 euroan egongo dira salgai. Kultur etxean bertan jarriko dituzte, antzezlana hasi baino ordubete lehenago.