Ibilaldia antolatu dute Astigarraga, Hernani eta Usurbilen barrena. Sagardoaren Lurraldea ezagutuz izena jarri diote ibilaldiari eta Sagardoaren Lurraldea, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatu dute, eta Mendiriz Mendi eta Andatza Mendi Taldearen laguntza izango dute.
Ibilaldia goizeko 08:00etan abiatuko da Astigarragako Sagardoetxea Museotik. Irekia da.
Herriko interesguneak ezagutzeko aukera
Ibilaldian zehar, herri bakoitzeko interesguneak azalduko dituzte:
- Astigarraga: Sagardoetxea, udaletxea, Markesaren Jauregia eta Ergobiko zubia. Azalpenak Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak emango ditu.
- Hernani: Urumea bailara, hirigune historikoa eta Santa Barbara. Azalpenak Txuso Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak emango ditu.
- Usurbil: Kalezar, dema plaza eta Sariaundi baserria. Azalpenak Lourdes Odriozolak emango ditu.
Erakusketa eta bazkaria, Usurbilen
Usurbilgo Patxoenea kultur etxean, Sagardogintza gure baserrietan erakusketa ikusteko aukera izango da (11:00-14:00).
Eta ibilaldia bukatzeko, bazkaria izango da Aialde Berri sagardotegian (Aurrez izena eman behar zen).
‘Sagastiak loretan’ ospakizuna, Sagardoetxean
Udaberriarekin batera, sagarrondoak lorez bete eta sagastiak txuriz janzten dira. Hori horrela, «urte sasoi honek gure sagastietan duen garrantzia ospatu eta sagastiek eskaintzen dizkiguten paisaia zoragarriez gozatu ahal izateko», Sagastiak Loretan ekimena antolatu du Sagardoaren Lurraldeak, apiriletik maiatzera: argazki lehiaketa, Sagardoetxean jardunaldiak eta emanaldiak...
SAGASTIA LORETAN
Apiriletik maiatzera: Sagardoetxeako udaberriko bisitak.
Apirilak 23-Maiatzak 24: Argazki lehiaketa Facebooken.
Apirilak 26, igandea: 08:00, ‘Sagardoaren Lurradea ezagutuz’ ibilaldia.
Maiatzak 1-3: Maiatzeko zubia Sagardoetxean.
Maiatzak 17, igandea: Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean. Sarrera, doan.
11:30 eta 12:30, ‘Erleen bizimodua ezagutuz’.
Maiatzak 30, larunbata: 12:00, ‘Markesaren alaba eta Luixen istorioa’ jarldunaldia, Sagardoetxean.