Astigar dantza taldeak antolatuta, Gipuzkoako hainbat herritako 7-12 urteko dantzariak etorriko dira bihar Astigarragara. Ia 200 dantzari elkartuko dira eta kalejiran aterako dira 12:00etan, Ergobiatik eta Foru plazatik. Bukaeran, denen artean osatutako dantza saioa eskainiko dute Joseba Barandiaran plazan.