Ereñotzuko San Antonio Jaiak antolatzeko bilerak egiten ari dira eta zehaztu dituzte festetako egunak. Ekainaren 11n Ugaldetxon hasiko dira eta 12tik 14ra, Ereñotzun izango dira. Bestalde, jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago eta lanak entregatzeko azken eguna, 15a da.