48 urteko langile bat zauritu zen asteazkenean, Astigarragan. Ubarburun, 27 poligonoko obradore batean izan zen ezbeharra, asteartetik asteazkenerako gauean, hamabiak aldera, lantegiko labea lehertu ostean. Bi langile zeuden eta horietako batek izan zituen erredurak. Donostiako ospitalera eraman zuten.