Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina jarri dute martxan Astigarragan, herritarrak euskeraz irakurtzera animatzeko. Ostegunean hasi zen eta ekainaren 30era arte izango da. Liburutegiko euskerazko liburu bat irakurtzearen truke, erosketa-txeke bat jasoko du irakurleak eta horrekin, Astigarragako Gnomos eta Merke azoka dendetan euskerazko liburu bat erosi ahal izango du %25 edo %50eko deskontuarekin.