Iruñeko Alde Zaharreko erraldoiak Astigarragan izango dira gaur, herriko kale eta txokoak girotzen.
Txirriskla txistularien elkarteak antolatuta etorriko dira. Hain zuzen, Iruñeko 4 erraldoi, 4 kiliki eta 2 dultzainero talde etorriko dira bisitan eta kalejiran aterako dira Astigarragako Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistulariekin eta perkusioko ikasleekin batera.