«Herritarroi esker, talde elektoral berri bat dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Maiatzeko Udal Hauteskun­deetan izango da Orain Her­nani taldea ere, behar zituen 500 sinadurak bilduta: «poz haundiz adierazi nahi dugu, jaso ditugula taldearen lega­lizazioa bermatzeko behar genituen sinadurak», azaldu dute.
Horregatik, eskerrak eman dizkiete herritarrei, «gugan jarritako konfiantza­gatik. 15 egun eskasetan 600 firmatik gora jasota, hernaniarrek aukera bat gehiago izango dute, talde elektoral berri bat daukagu. Eta hori, sinadu­re­kin lagundu dutenen ekar­pe­nari esker izan da. Honakoa hasiera besterik ez da, eta herriarentzat lanean jarrai­tuko dugu».

Udaletxeko eta Biteriko langileei ere, eskerrak
Modu berean, Orain Herna­ni­ko kideek eskerrak eman nahi dizkiete udaletxeko eta Bite­riko langileei: «eman diguten tratua ezinhobea izan da beti, eta bereziki firmak biltzeko prozesuan».
Taldeak azaldu du, aha­le­gin haundiak egin behar izan dituela, hauteskun­de­etan ego­teko: «araudiak gure esfortzuak biderkatzera era­man gaitu, sinadurak aur­kezten genitu­en bitartean, hautagaien zerrenda aur­keztu behar genuelarik».

Programa osatzeko lanean
Sinadurak bilduta, programa osatzeko lanean ari dira orain: «jo eta ke ariko gara horretan orain, eta horre­ta­rako, zuen proposamenak behar ditugu».
Hautagai zerrenda ere, laster aterako ditu argitara Orain Hernanik, aurkezpen ofizialean. Atzoko Kronikan zehaztu bezala, Jaione Aris­tregui Cao azaltzen da ze­rrendaburu gisa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!