Extremadurako festa, beste behin herrian

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 24a, 02:00

«Badira 23 urte festa hau egiten dugula Hernanin, eta beti izan dugu oso harrera ona, babes eta laguntza haundia». Eta aurten ere, jendea anima­tzea espero dute, Extrema­durako Jardunaldien antola­tzaileek. Asteburu honetan izango dira: bihar, Extrema­du­rari buruzko bideoak emango dituzte Biterin, 19:30etatik aurrera.

Postuak eta dantza saioak, igandean
Egun nagusia igandea izango da, eta 10:00etatik aurrera, hango produktuekin postuak jarriko dituzte Atsegindegin. Pintxoak eta ardoa dastatzeko aukera ere izango da.
Eta dantza saioak ere eskainiko ditu Virgen de Guadalupe taldeak, 13:00etan eta 18:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!