Gazte guztiak deituta gaur, jaien egitarau propioa osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 24a, 02:00

San Joan jaiei «buelta bat emateko» asmoz, Sutu jaiak! ekimena jarri dute martxan, eta gaur aurkeztuko dute, 19:30etan gaztetxean egingo duten asanbladan. Helburua da, jaietarako gazteen egitarau propio bat osatzea.
Horretarako, nahi dute herriko gazte guztiek parte hartzea, eta koadrila bakoitzak zerbait antolatuz, jaien 5 egunak betetzea, «Olinpiadetan egiten den antzera».
Horregatik, dei egin diete gazte guztiei, gaurko asanbladara azaltzeko, eta ekimenean parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!