Osakidetzako grebak, eragina anbulatorioan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 24a, 02:00

48 orduko greba deitu dute sindikatuek Osakidetzan, aste­azkenean gaueko 22:00etan hasita. Hortaz, gaur gauera arte luzatuko da deialdia, eta Hernaniko anbulatorioan ere izaten ari da eragina osasun zerbitzua emateko garaian, hainbat langilek egin baitute bat grebarekin.
Izan ere, Osakidetzako sindikatu guztiek egin dute grebarako deialdia; SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, hain justu. 

30.000 langile, deituta
Modu horretan, 30.000 langile deitu dituzte grebara. Sindi­katuek salatu dute Osaki­de­tzak «3.000 lanpostu suntsitu» dituela, «lanaldia luzatzea inposatu» dietela, eta soldatak jaitsi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!