Duela mende erdiko giroa Plazan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 24a, 02:00

«Betiko Erdi Aroko azokei buelta bat emateko», beste azoka berezi bat antolatu dute Hernanin, asteburu honetan. 60 eta 70eko hamarkadetan egongo da girotuta, goitik behera: postuen dekoratuak, parte hartzaileen mozorroak, musika «hippieak»...
«Azoka berezi bat egin nahi genuen, aliziente bat bilatu», azaldu dute antolatzaileek.

Mota guztietako 20 postu
Plazan izango da azoka, eta 20 bat postu jarriko dituzte, mota guztietakoak: pulpe­riak, gazta erraldoiak saltzen dituztenak, pastak, kontser­bak... Hamaika tokitatik etorriko dira Herna­nira: Katalunia, Madril, Gali­zia, Asturias...

Azoka zabalik, ia egun osoa
Gaur goizean zabalduko dute azoka, eta igandera arte egongo dira postuak Plazan. Gainera, ia egun osoz egongo dira zabalik: goizeko 11:00eta­tik 15:00e­tara, eta arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!