Atzo gauean hasi eta bihar gauera arte, bi eguneko greba deitu dute osakidetzan, zazpi sindikatuk: SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK. Horrela, 30.000 langile baino gehiago daude grebara
deituta, eta Hernaniko anbulatorioan ere bat egin dute deialdiarekin.
Momentuz, daturik ez du lortu Kronikak, baina grebak eragina izango du gaurko eta biharko zerbitzuetan.