Bi eguneko lanuztea deitu dute Osakidetzan, SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. Murrizketen kontra eta lan baldintzak hobetzearen alde deitu dute protestara. Atzo gaueko 22:00etan hasi zen eta bihar gaueko 22:00ak arte luzatuko da.
Astigarragako anbulategian ere ari da eragina izaten. Zortzi langiletatik batek egin du bat lanuztearekin.