60-70 hamarkadetara egingo du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Iaz bezala, gastronomia eta artisau azoka egingo dute Plazan, bihar hasi eta igandera arte. Oraingoan, baina, 60 eta 70 hamarkadetan girotuta egongo da azoka.
30 postu inguru jarriko dituzte, hamaika tokitatik eka­rritako produktuekin: ber­ta­koak, Asturiasetik ekarriak, Extremaduratik, Galiziatik...

Goizez eta arratsaldez
Postuak zabalik egongo dira ia egun osoan: goizez, 11:00etatik 15:00etara; eta arratsaldez, 17:00etan irekiko dituzte, eta gaueko 22:00etan itxi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!