Valladolidera irteera egiteko, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Valladolidera irteera antolatu du Goiz Eguzkik maiatzaren 15, 16 eta 17an. Palentzia, Tordesillas eta Peñafiel bisitatuko dituzte, eta izenematea zabalik dago. Bitartean, jarraitzen dute ekin­tzak antolatzen. Aurreko astean, hitzaldia izan zuten, laguntzarako harremanez. Eta larunbatean, urteko aurreneko paseoa eman zuten, hamaiketako eder batekin bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!