Udaberri Festa igandean, «erabakia ehuntzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Bigarrenez, Udaberri Festa antolatu du Hernaniko Gure Esku Dagok, Ave Maria parke­an. Igande honetan izango da, goizeko 11:00etatik arratsal­de­ko 17:00etara. Ehuntze Eguna izango da igandekoa, «eraba­kia ehuntzen jarraitzeko egu­na», hain zuzen ere.
Zazpi gune jarriko dituzte, parkearen luze zabalean: gune nagusia egongo da zentroan, eta horren inguruan egongo dira txosna eta oholtza, arte gunea, musi­ka gunea, dantza gunea, umeen gunea eta abentura gunea.
Ur txirristra ere izango da, gune nagusiaren ondoan, eta eskulanak egiteko aukera izango dute haurrek, umeen gunean.

Nazioarteko pintxopotea, martxan jartzeko
Goizeko 11:00etan jarriko dituz­te zazpi guneak martxan, eta orduan hasiko dira oihalak osatzen, gero hernaniarren oihal erraldoia egiteko. Festari hasiera emateko, gainera, nazioarteko pintxopotea ere izango da.
Ondoren, kirol jarduerak izango dira gune nagusian, 11:30etatik 12:30etara.

Ekitaldi nagusia, 12:30etan
Eguerdian egingo dute ekitaldi nagusia, 12:30etan. Osatutako oihalarekin, kalejira egingo dute aurrena, eta hauteston­tzia ere eraikiko dute. Ondo­ren, Eskuetan flash moba grabatuko dute.
Bazkalordua iristean, berriz, picnic herrikoi musikatua izango da, bakoitzak etxetik eramandakoarekin.
17:00etan itxiko dute txosna, eta Festari bukaera eman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!