«Hernani integratzaile baten aldeko hautagaitza» aurkeztu dute

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Hautagaitza aurkeztu du Her­naniko EAJk, Andoni Amona­rraiz buru dela, maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeetarako: Amonarraiz bera, Javier Sagas­tigoitia, Felix Etxeberria, Ana Azpiazu, Mikel Gurutzeaga, Maria José Martínez, Andoni Gortazar, Maria Otaegi, Jose Antonio Cuesta, Isabel Zubi­lla­ga, Iñaki Arratibel, José Antonio Recondo, Pilar Ugalde, Andoni Gortazar, Txomin Gainza, Con­chi Azkue eta Felipe Etxeberria.
«Lan talde honen ezaugarri nagusia esperientzia da, eta ilusio ikaragarria daukagu Her­naniren alde egiteko. Aurre­ra­pauso bat eman dugu, uste dugulako gure herria honako hiru kontzeptuetara gidatu behar dela: Gobernu ona, Her­nani hernaniar guztiontzat, eta Zure esku dago», azaldu dute.

«Garaia da alkatetza egoteko ezberdina errespetatzen duen indar integratzaile baten esku»

«Ez gara sektarismoetan eroriko, ezker abertzalea bezala»
Proposatu duten zerrendak, «kudeaketa eraginkorragoa» bermatuko duela ziurtatu dute. Izan ere, hernaniar guztientzat lan egiteko konpromisoa hartu du alderdi jeltzaleak: «herritar guztientzat gobernatuko dugu, eta ez gara sektarismoetan ero­riko, ezta lagun arteko politika egiteko moduetan ere, ezker abertzalea bezala. Garaia da alkatetza egon dadin ezberdina errespetatzen duen indar aber­tzale eta integratzaile baten esku», azaldu du Amonarraizek.
Horregatik, «Hernani inte­gratzaile» baten alde egin du EAJk: «herritarren arteko errespetua bermatuko duen udalerria eta guztientzat irekia izango dena».
Amonarraizek kritikatu du, ezker abertzalearen politika egiteko modua: «bere militan­teentzat soilik gobernatzen dute, Parte hartzeaz hitz egiten dute, baina gero ez dute aplikatzen. Gainera, euren ideologiarekin bat ez datozen intereseko pro­iektu guztiak baztertzen dituz­te. Hernani ezker abertzalea baino askoz gehiago da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!