Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta ospatzeko, azoka jarriko du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, Plaza Berrin. Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara, gai askotako liburuak erosteko aukera izango da: nobela historikoa, erromantikoa, saiakera, politika... Liburu guztiak 5 euroan salduko dituzte.
Horrekin, urteetan galduta egon den tradizio bat berreskuratu nahi dute.