Aurreneko bueltaxka, konpainia onean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Ttapa Ttapa egitasmoak atzo izan zuen estreinako saioa. Aurreneko bueltaxka egin zuten, Atsegindegin bildu ziren ia 40 lagunek.
Euria egin zuenez, batzuek nahiago izan zuten Atsegindegiko aterpean ibili, eta zenbait ariketa egin. Beste hainbatek, berriz, aurreikusitako ibilbideari ekin zioten: Nafarroa etorbidetik joan ziren Andre Kaleraino; Plaza Berrira jaitsi, eta bertatik Atsegindegira egin zuten buelta.
Ordu erdiko saioa izan zuten atzokoa, osasuna zaintzeko. Bukatutakoan, gainera, salda beroa zuten zain, Atsegindegin bertan. Konpainia onean pasa zuten goiza, animatu zirenek.
Atzo hasita, asteazkenero bilduko dira, 11:00etan Atsegindegin, bueltaxka berri bat egiteko. Ibilbide laburrak egingo dituzte batzuetan, luzeagoak besteetan, biltzen den jendearen arabera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!