Orain Hernani ere Udal Hauteskundeetan izango da

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 23a, 02:00

Atzo argitaratu ziren Udal eta Foru Hauteskundeetara aur­kez­tuko diren zerren­da guz­tiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hernanin, bost zerrenda izango dira aukeran, eta horien artean izango da Orain Hernani taldearena.
Behar zituzten 500 sina­durak  bildu dituzte, eta hau­tes­kunde-batzordean daude, balioztatzeko. Edozein kasu­tan, boletinean argitaratu diren zerrendetan, dagoeneko azaltzen da Orain Hernani. Jaione Aristregui Cao azaltzen da zerrendaburu bezala. Dato­zen asteetan egingo du hautagaien aurkezpena, Orain Hernanik.

Zerrenda guztiak ikusgai, www.kronika.eus-en
Aurkeztuko diren zerrenda guztiak, interneten ikusi dai­tezke, www.kronika.eus web orrian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!