Lan mundurako euskera ikastaroetan, izenematea etzi arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 22a, 02:00

Lan munduan euskeraz moldatzen ikasteko, Euskara Plus egitasmoa jarri dute martxan, Enplegu Zentroak, Hernaniko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, elkarlanean.
Hiru ikastaro emango dituzte, bakoitza 20 ordukoa. Horietan, ikasiko dituzte hiru arlo ezberdinetan euskeraz komunikatzeko beharrezko konpetentziak.

Seiko talde txikietan
Ikastaroak emateko, sei laguneko talde txikiak osatuko dituzte, kurtsoetara apunta­tzen direnekin.
Izena emateko, bi aukera daude: Enplegu Gunera joan (Florida 28, Gabriel Zelaia eraikina), edo 943 57 54 24 telefonora deitu.
Egitasmoa Hernanin jarri da martxan, baina asmoa da Buruntzaldea osora zabaltzea eskaintza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!