Iaz jaiotako haurren gurasoei, bisita igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 22a, 02:00

Duela hiru urte berreskuratu zuten antzinako ohitura, Ere­ño­tzun, eta aurten ere ospa­tuko dute Atsolorra; iaz jaio­tako haurren gurasoei egiten zaien bisita, alegia. Igande honetan egingo dute, arra­tsal­deko 17:30etan Auzo-Etxean.
Auzo Udalaren asmoa da, «galtzear edo alboratu samar egon diren ohitura batzuk sustatzea». Horien artean dago Atsolorra, merienda bat izaten zena, eta etxe bakoi­tzeko etxekoandrea edo edade gehieneko emakumea joaten zen. Garai batean, ospakizuna haur jaio berri bakoitzeko egiten zen, bere etxean.
Orain, ordea, asmoa da urteko jaiotza guztiak batera ospatzea, udaberriro.

17:30etan egingo dute Atsolorra Auzo-Etxean, eta etxe bakoitzeko batek edo bik hartu dezakete parte.
 

Auzo Udalera deitzea komeni
Igandeko Atsolorrean, auzoko etxe bakoitzetik pertsona batek edo bik hartu dezakete parte, gonbidatu gisa, eta ez du zertan emakumea izan. Hori bai, parte hartzeko, komeni da aurrez izena ematea, Auzo Udalera deituta, ostiralera arte: 943 55 10 00.
Halaber, eskatu diete atso­lo­rrei buruzko istorio, bitxi­ke­ri, argazki... dituztenei, anto­la­tzaileei adierazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!