Euskal Ligako mutilek hil ala biziko partidua jokatu zuten asteburuan, mailari eutsi ahal izateko. 65-62 galdu zuten eta oso egoera zailean dira. Hala ere, oraindik bada aukera, aurretik diren bi taldeek ere galdu egin baitzuten eta berdinduta daude puntutan. Horretarako, asteburu honetan irabazi eta gainerako taldeen zain geratu beharko dute. Gainera, oso partidu zaila dute, bigarrenaren kontra. Neskek ere 46-30 galdu zuten, eta azken partidu honekin bukatu dute denboraldia. Euskal Ligako bigarren mailari eustea lortu dute.