Markagailua iraulita, beste hiru puntu

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 22a, 02:00

Azken neurketan, urrezko hiru puntu lortu zituen Mundarrok eta baita oraingoan ere. Azken minutuetan buelta eman zioten markagailuari eta 2-3 nagusitu ziren astigartarrak Irunen, Mariñoren aurka. 2-0 galtzen hasi ziren moreak, baina bigarren zatian joko zuzenagoa bilatu eta garaipeneko hiru golak iritsi ziren. Gutik, Igorrek eta Riosek sartu zituzten golak. Berebiziko 3 puntu lortu ditu Mundarrok. Hurrengo partidua bereziki garrantzitsua izango dela eta, astigartarrei dei egiten diete Zarkumen­degira azaltzeko. Igandean izango da 16:00etan, Pasaiaren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!