‘Erdibana’, komedia berezia ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 22a, 02:00

Antzerki emanaldia izango da larunbatean, 21:30etan, kultur etxean. Komedia eder eta berezia eskainiko dute: Erdibana. Ramon Soroiz eta Iker Galartza ariko dira aktore lanetan. Sarrerak salgai daude interneten (www.astigarraga.eus) eta kultur etxean. Egunean bertan ere izango da aukera, ordubete lehenago. Prezioa: 6 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!