Gure Esku Dagok antolatuta, Euskal Herriaren etorkizuna ehuntzeko bideari hasiera emango zaio asteburu honetan. Astigarragan ere bat egin dute eta Ehuntze Eguna antolatu dute larunbatean.
Oihal erraldoia osatuko dute
Norberak edo taldeak, oihal zati bat apaindu behar du eta ondoren, oihal zati guztiak elkarrekin josiko dituzte, oihal erraldoi bat osatuz.
Oihal zatiak eta kamixetak erosteko aukera
Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Joseba Barandiaran plazan. Bertan, oihalak apaintzeko aukera izango da. Norberak eraman behar du materiala: margoak, tenperak... Oihal zatiak eta kamixeta berriak erosteko aukera ere izango da.
Musikaz girotuta
Herriko musika taldeek ere parte hartuko dute: Ttakun, Black & White, Ilargia eta Betak. Ekitaldia 14:00ak aldera bukatuko da.