Udalak Aniztasun Astea antolatuko du, iaz bezala. Maiatzaren 4tik 9ra izango da eta bilera deitu du gaur, guztia antolatzeko. Arratsaldeko 19:30etan izango da, pleno aretoan, eta herritarrei dei egiten diete azaltzeko: «Azken urteotan, Astigarragatik kanpo jaiotako jende asko etorri da gure artean bizitzera. Aberastasun horretaz jabetuta, Udalak Aniztasun Astea ospatu nahi du eta horretarako ekintza ezberdinak antolatu nahi ditu zure laguntzarekin».