Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, irakurketa publikoa egingo dute bihar Astigarragako Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Ipuin eta poemak irakurriko dituzte, besteak beste. Arratsaldeko 15:15etatik aurrera izango da Kontzejupean, hau da, udaletxe azpian. Bukaeran, HLNEko mezua irakurriko dute euskeraz eta arabieraz.
Goizean, 2 urtetik beherakoek eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ospatuko dute eguna, eskolan bertan.
%25eko deskontua, euskerazko liburuetan
Bihar, Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, kanpaina bat jarriko dute martxan Astigarragan, herritarrak euskeraz irakurtzera animatzeko. Ekainaren 30era arte izango da.
Liburutegiko euskerazko liburu bat irakurtzearen truke, erosketa-txeke bat jasoko du irakurleak eta horrekin, Astigarragako Gnomos eta Merke azoka dendetan euskerazko liburu bat erosi ahal izango du %25eko deskontuarekin.