Astigar dantza taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna izango da igandean. Gipuzkoako hainbat herritako 7-12 urteko dantzariak elkartuko dira. Ia 200 dantzariz osatutako bi kalejira egingo dituzte, Ergobiatik eta Foru plazatik abiatuta, 12:00etan. Joseba Barandiaran plazan elkartuko dira, 13:30etan.